Skip to main content
☏ 943 81 18 85

Egaña Gozotegia – Kaftetegia Goiko kalean

Gune erosoa dugu (bai barrukoa bai kanpokoa), bertan gure bezeroek, lasaitasun pixka bat izango dute era askotako produktuak dastatuz: ignaziozkoak, pastelak, pastak, bonboiak, txokolateak, opilak, izozkiak, etab. kafe on batekin edo gustuko edariarekin.

Produktu guztiak oinarri tradizional batetik abiatzen dira, gozotegiaren sorreran erabilitako errezetak, baina garai berrietara egokituta, bai publikoaren eskakizunetara, bai teknologia berrietara. Hori dela eta, produktu bakoitzak kalitate-baldintza zorrotzenak betetzen ditu.

pasteleria interio
pasteleria exterior
pasteleria cafeteria
pasteleria artesanal

Egaña gozotegia-kafetegia, Landeta auzoan

2011 urte hasieran gure lantegiko labeak Landetako auzora mugituz gain, bertako lokalean gozotegi eta kafetegi berri bat irekitzea erabaki genuen.

Goiko Kaleko gozotegi-kafetegiko zerbitzuekin batera, lokal berri honekin gure eskaintza zabaldu nahi izan dugu, bai partikularrei eta bereziki inguruko enpresa guztiei: gozotegia, bomboiak, opildegia, okindegia, kafeteia, izozkiak, e.a. beraien eskura jarriz.

Bi gozotegietan hartzen ditugu eskaerak eta gure bezero guztiei zerbitzu hoberena eskaini nahiean etxera eta enpresetarako zerbitzua ere eskaintzen dugu (Azpeitian eta Azkoitian).

pasteleria egaña azpeitia

GOZOTEGIA & KAFETEGIA

Gosari eta askarial, gaziak eta gozoak.

Zatoz gure produktuak probatzera eta erlaxatu kafe on batekin.

© Egaña Gozotegia S.L.

Egaña GOZOTEGIA

Online denda

Egaña gozotegia
Goiko-kale, 10
20730 – AZPEITIA
Gipuzkoa

943 81 18 85

Egaña gozotegia
Landeta hirib., 19
20730 – AZPEITIA
Gipuzkoa

943 81 50 09