Skip to main content
☏ 943 81 18 85

Gure historia

1902 urtetik

Egaña gozotegia Goiko kalen, herriaren erdian.

1902 urteasren amaieran, Santo Domingo kalean (gaur egun Goiko Kale) likore eta ardo salmenta batekin hasi zen gure gozotegiaren bidaia. 1964 urtean, Igancio Javier-ek hartu zuen enpresaren ardura, eta plazako arkupetara mugitu zuen denda, gozotegia bertan irekiz. 1971 urtean berriro Goiko Kalera itzuli zen, oraingo kokapenera, justu hasierako lokala izan zenaren aurrera.
Gaur egun bere seme Ignacio-k hartu du gozotegiko ardura. Gozotegiarekin batera, guregana etortzen diren bezeroentzako kafetegi zabal bat daukagu, bezeroei gure hainbat produktu, Inazioak, pastelak, pastak, bonboiak, txokolateak, opilak, e.a. dastatzen ari diren era berean, momentu lasai bat gozatzeko aukera eskeiniz.

Inazioa, Egaña etxeko berezitasuna eta gure gozotegiko ikurra dugu, Gipuzkoako jakirik ezagunetariko bat delarik.

1968 urtean Javier Egañak sortu zuen, Azpeitiar guztiei eta Loiola ta inguruak ezagutzera etortzen ziren bisitari guztiei gozo bat eskaini nahiean. Inazioa almendrazko kremaz eta etxeko isileko formula bat erabiliz sorturiko hojaldrezko tartaleta bat da. Zapore berezi eta ahastezina du.
ignacios

2011 urtetik

Landetako auzoan dugu gure bigarren gozotegia

2011 urte hasieran gure lantegiko labeak Landetako auzora mugituz gain, bertako lokalean bigarren gozotegi eta kafetegi bat irekitzea erabaki genuen.

Gure Goiko kaleko gozotegiko zerbitzuekin batera, lokal berri honekin gure eskaintza zabaldu nahi izan dugu, bai partikularrei eta bereziki inguruko enpresa guztiei, gure gozotegia eta hainbat produktu (Inazioak, bonboiak, pastak, opildegia, okindegia, e.a.) beraien eskura jarriz.

© Egaña Gozotegia S.L.

Egaña GOZOTEGIA

Online denda

Egaña gozotegia
Goiko-kale, 10
20730 – AZPEITIA
Gipuzkoa

943 81 18 85

Egaña gozotegia
Landeta hirib., 19
20730 – AZPEITIA
Gipuzkoa

943 81 50 09