Egaña gozotegia, Azpeitia, Gipuzkoan.

Gure historia, ezagutu gaitzazu.

1902tik ... Egaña gozotegia, Goiko kalean, herri erdian.

pasteleria-egana-azpeitia

1902 urtearen amaieran, Santo Domingo kalean (gaur egun Goiko Kalea) likore eta ardo salmenta batekin hasi zen gure gozotegiaren bidaia. 1964 urtean, Ignacio Javier-ek hartu zuen enpresaren ardura, eta plazako arkupetara mugitu zuen denda gozotegia bertan irekiz. 1971 urtean berriro Goiko Kalera aldatu zen, oraingo kokapenera, justu hasierako lokala izan zenaren aurrera.

Gaur egun bere seme Ignacio-k hartu du gozotegiko ardura. Gozotegiarekin batera, guregana etortzen diren bezeroentzako kafetegi zabal bat daukagu, bezeroei gure hainbat produktu, inazioak, pasteleak, pastal, bomboiak, txokolateak, opilak, izozkiak e.a. dastatzen ari diren era berean, momentu lasai bat gozatzeko aukera eskainiz.

Egaña gozotegiaren ibilbide honekin Azpetiar eta herriko bisitari guztiei bizia askoz gozoagoa egiten saiatu gara.

2011 urtean... Egaña gozotegia, Landeta auzoan.

egana-gipuzkoa

2011 urte hasieran gure lantegiko labeak Landetako auzora mugituz gain, bertako lokalean gozotegi eta kafetegi berri bat irekitzea erabaki genuen. Gure ohiturarekin jarraituz eta kalitate handiko prosezu baten barnean, hainbat lehen gai geure dendetan saltzen ditugun hainbat produktutan eraldatzen ditugu. Beti ere kalitate handiko lehen gaiak eta inolako gehigarri edo eransgarririk erabili gabe.

Goiko Kaleko gozotegiko zerbitzuekin batera, lokal berri honekin gure eskaintza zabaldu nahi izan dugu, bai partikularrei eta bereziki inguruko enpresa guztiei: gozotegia, bomboiak, opildegia, okindegia, kafeteia, izozkiak, e.a. beraien eskura jarriz.

Bi gozotegietan hartzen ditugu eskaerak eta gure bezero guztiei zerbitzu hoberena eskaini nahiean etxerako zerbitzua ere eskaintzen dugu.